Sakonean

  • Gutxiago ikusi

Berdinbidean: zer da?

2014/09/25 -
image

Berdinbidean programa, herri txikiek berdintasun politikak garatzeko dituzten baliabide eta aukera urriei erantzun bat emateko martxan jarritako programa da. Bereziki 10.000 biztanletik beherako herriei zuzentzen da eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko politikak abian jartzea eta finkatzea bilatzen du.

 

Orain arte egindako lanean 3 izan dira gure plangintza definitu duten oinarrizko elementuak:

 

1. Lan mintegi kolektiboak: Udalerrietako ordezkari politiko zein teknikoei zuzendutako lanerako gune kolektiboak non, udalerri txikietan berdintasun politikak sendotzeko estrategiak adosten eta esperientziak elkartrukatzen diren.

 

2. Herrietan interbentzio zuzenak: Herritarrei zuzendutako lan prozesuak, emakumeen jabetzea, herritargoaren kontzientziazioa eta udal berdintasun politikekiko konpromisoa sustatzea bilatzen dutenak.

 

3. Aholkularitza eta jarraipen lana udaletan: Berdinbideanek tokian tokiko aholkularitza eta laguntza eskaintzen du berdintasun politiken garapena udal bakoitzaren errealitatera egokitzeko eta kasu bakoitzean beharrezkoak diren ekimenak antolatzeko.

 

Ondoren agertzen den bideoan, elkarrekin egindako lanari aurpegi eta ahotsak jartzen ahalegindu gara, finkatutako helburuak betetzeko erabilitako bide eta estrategiak azalduz.

 

>BIDEOA ikusi

 

Informazio gehiago:

http://berdintasuna.gipuzkoa.net/documents/73267/142044/BERDINBIDEAN+que+es+abril+2014+eu/41b3d524-32bf-465b-b7b4-c67832cc1e93