Berriak

  • Gutxiago ikusi

Aldundiak 550.000 bideratuko ditu emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzera

2017/04/03
image

Gipuzkoako Foru Aldundiak 550.000 eurorekin lagunduko ditu emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duten proiektuak, bai udalek eta mankomunitateek, bai emakume elkarteek eta irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuek, sustatzen dituztenak. 2017rako deialdi berri honetan lehenesten dira, batez ere, indarkeria matxistaren aurka doazen proiektuak eta bizitzaren esparru guztietan kontziliazioa eta ardura partekatua sustatzen dituzten proiektuak.

 

Egungo Aldundiak ezarrita dituen helburu estrategikoetako bateko bi ardatzak dira Gipuzkoako gizartea sentsibilizatzea ardura partekatu dezan eta berdintasunezkoa izan dadin, eta indarkeria matxistarekin amaitzea; hori dela eta, deialdi honetarako, % 25eko igoera mantentzen da 2015eko deialdiarekiko.

Eskaerak aurkezteko epe muga: 2017ko apirilaren 12an.

Ikusi deialdiaren oinarriak

Ez dago iruzkinik oraindik. Izan lehenengoa.

Artxiboa