Berriak

  • Gutxiago ikusi

WORLD KAFEA: Berdintasuna eta Erantzunkidetasuna

2017/03/16
image

Martxoak 7an, Gipuzkoako Foru Aldundiako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Organoak topaketa bat antolatu zuen berdintasunari eta kontziliazioari buruz hitz egiteko. Bertan, 120 lagun bildu ziren, Gipuzkoako gizarteko hainbat kolektibo eta esparrutakoak. "World Kafe" bat non emakumeek eta gizonek hausnartu zuten zein diren Gipuzkoak aurre egin behar diren erronkak esparru horri dagokionez eta zenbait proposamen ekarri baizuten, laster osatuko den Kontziliazioaren eta Erantzunkidetasun Foru Planean sartuko direnak.

 

Foru erakundearen aldetik, ordezkari politiko eta tekniko askok parte hartu zuten World Kafean, Markel Olano diputatu nagusia eta Miren Elgarresta emakumeen eta gizonen berdintasunerako foru organoko zuzendaria buruan. Bestalde, herritarren ordezkaritzan enpresa munduko jendea bildu da, hezkuntzakoak, familia alorrekoak, erakundetakoak eta abar.

 

Berdintasuneko foru zuzendariak, bestalde, deialdiaren arrakasta nabarmendu zuen, eta aurkeztutako kanpainaren datuak gogorarazi zituen "World Kafe"a burutzeko argudio gisa. Elgarrestak orobat esan zuen ekitaldirako hautatu den formatuaren gainean: "aukera ematen du elkarrizketa eta ikasketa sare informalak sortzeko, eta komunikazioa eta esperientzien trukatzea sustatzen du". Modelo bat, konpromisoari begira eta konpromisoan oinarrituta dauden erantzunak eta proposamenak ekartzeko. Parte hartzaileak 15 mahaitan banatu ziren, bakoitzean 8 lagun. Mahai bakoitzak Gipuzkoako zenbait emakume balioetsiren izena hartu du: Catalina de Erauso. Kontxu Odriozola, Lourdes Iriondo, Elvira Zipitria, eta abar. Elgarrestak gogorarazi zuenez, "emakumeen ekarpena erakustea oinarrizkoa da xede dugun eraldaketa soziala sendotzeko".

 

Lan dinamika aurrera eramateko, bi galdera jarri ziren, mahai guztietan erantzunak jaso zitezen: "Zein dira lanaren, familiaren eta bizitza pertsonalaren kontziliazioa zailtzen dituzten hesiak?" eta "Zer ekintza zehatz proposatzen duzu kontziliazioa eta erantzunkidetasuna sustatzeko?" Ondoren, gizarteak eta Aldundiak izan behar dituzten erronkak definitu ziren, hartara berdintasuna, kontziliazio erantzunkidearen alde egiteko.

Ez dago iruzkinik oraindik. Izan lehenengoa.

Artxiboa