Berriak

  • Gutxiago ikusi

KONGRESUA: BERDINTASUNA ETA KONTZILIAZIOA

2016/09/22
image

Berdintasunak eta lana eta familia bateragarri egiteak gizarte osoari eragiten dio.

 

Emakumeek eta gizonek gure bizitza pertsonala eta lanekoa garatzeko aukera berberak bermatzea zeregin kolektiboa da. Aurrera egiteko eta berdintasuna errealitate bihurtzeko behar zaitugu.

 

"Etorkizuna Eraikiz" programaren barruan, Gipuzkoa bere etorkizuna eraiki eta hobetzeko gai den lurralde bihurtu nahi da, eta lan esparruaren eta esparru ekonomikoaren erantzunkidetasunean jarri dugu begirada.
Kontziliazioa eta erantzunkidetasuna dira Gipuzkoako kohesio soziala eta lehiakortasun ekonomikoa bateragarri egiteko oinarrietako bi.

 

Urriaren 27 eta 28an Donostian egingo den "Berdintasuna eta Kontziliazioa" kongresura gonbidatzen zaitugu, ezagutzeko, ikasteko, hausnarketa egiteko eta denok batera aurrera egiteko.

 

Izena eman

Ez dago iruzkinik oraindik. Izan lehenengoa.

Artxiboa