6 urtetik 14 urteko haur eta gazteen artean sexismoaren eta indarkeria sexistaren prebentzioa lantzeko tresnak eskaintzen dira
4 adin tarte bereiztu dira eta bakoitzak ikus-entzunezko ezberdin bat du. Horrez gain, ikus-entzunezko bakoitzak gida digital bat du lagun: hezitzaileak indarkeria sexistan formatzeko eta haur eta gazteekin tresnak lantzerakoan zein urrats eman behar dituzten azaltzen dutena.
6-8 urte
Animaziozko ikus-entzunezkoaren bitartez, adin honetako haurrek sexismoa identifikatzeko hurbilpen bat egingo dute.
8-10 urte
Bideo-jokoaren bitartez, adin honetako gaztetxoek sexismoa identifikatzeko baliabideak eskuratuko dituzte.
10-12 urte
Fikziozko ikus-entzunezkoaren bitartez, adin honetako gazteek sexismoa eta indarkeria sexistaren oinarriak identifikatuko dituzte.
12-14 urte
Web-Apparen bitartez, adin honetako gazteek sexismoa eta indarkeria sexistaren oinarriak eztabaidatuko dituzte.